Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektorean Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko diru-laguntzak emateko 2020ko deialdia.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan Covid-19ak eta Espainiako Estatuak gaixotasun horrek eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoeraren deklarazioak eragindako kalte eta galera ekonomikoak konpentsatzeko diru-laguntzen 2020ko deialdia, azpisektore edo eremu hauei buruzkoak:

  1. Ardi eta ahuntz azienda.
  2. Sagardoaren elaborazioa.
  3. Txakolinaren elaborazioa.
  4. Landare apaingarriak (lore moztua).
  5. Nekazaritza-turismoa.
  6. Behi azienda suharra.


 

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzen onuraduntzat hartuko dira azpisektore bakoitzerako aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileak.

 

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea:

Eskaerak, berariazko ereduaren arabera eta ezarritako dokumentazioarekin batera, aurkeztu ahal izango dira:

— Erregistro elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro) pertsona juridiko guztiek, bai eta horretarako identifikazio elektronikorako bitartekoak dituzten pertsona fisikoek ere (sinadura elektronikoa, BakQ, gako operatiboa...).

— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Erregistroan, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, edota Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako gainerako lekuetan, gainerako pertsona fisikoak.

 

Laguntza eskaerak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunetik 2020ko irailaren 11 arte aurkeztu ahal izango dira.

 

informazio gehiago