Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

EPOFE

EPOFE

Euskadiko Pottokazaleen Federazioa

Joan XXIII - 16B 20730 AZPEITIA
Tel.: 943 083 888
Fax:943 083 889


BIZKAIKO ELKARTEA: 94 455 50 63 (Harremanetarako: Ainhoa Egia)
ARABAKO ELKARTEA: 945 28 50 99 (Harremanetarako: Javier Garcia)
GIPUZKOAKO ELKARTEA: 943 08 38 88 (Harremanetarako: MIrari Inza)
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
www.pottoka.info

 Euskadiko Pottokazaleen Federazioa ( E.PO.FE.) 2.004. urtean osatu zen sorrera berriko federazioa da eta Euskadiko hiru lurralde elkarteak biltzen ditu.


Honako hauek osatzen dute:

  • GIPUZKOAKO POTTOKAZALE ELKARTEA

  • BIZKAIKO POTTOKA ARRAZAKO ZALDI HAZLEEN ELKARTEA

  • ARABAKO POTTOKA ARRAZAKO ABELTZAINEN ELKARTEA

Jarduera eremua Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurraldera mugatzen da. EPOFEk Euskal Herriko lurralde osoan banatutako 112 abeltzain ordezkatzen ditu. Abeltzain horiek dira une honetan desagertzeko zorian dagoen POTTOKA arraza zaintzen eta bultzatzen dabiltzanak, guztira 816 buru arrazaren barruan onartutakoak.

 

Emandako oinarrizko zerbitzuak honela laburbildu daitezke:

  • Liburu Genealogikoaren kudeaketa

  • Pottoka arrazaren barruko animalien identifikazioaren kudeaketa.

  • Ikerketak: aitatasun frogak, Kalifikazio lineala garatzeko fitxak

  • Onartzeko eta kalifikatzeko mahaia

  • Arraza sustatzea.

  • Feri eta txapelketa antolaketa

  • Beste elkarteekin harremanak.

  • Euskadiko erkidegotik kanpo dauden Pottoka arrazako animalien gestioa.

  • Laguntzak izapidetzea.

  • Web orriaren gestioa: www.pottoka.info

  • Administrazioekin lankidetzan aritzea.