Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

pottokak

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkartea

78 bazkide 600 bat bururekin
(kalifikatutakoak, hau da, hiru urtetik gorako animaliak)

 

Honako zerbitzu hauek eskeintzen ditu:

  • Animalien kalifikazio errondak antolatu: arrazaren estandarra betetzen duten erabakitzeko kalifikazio erronda antolatzen da eta bertan animalien ezaugarriak baloratzen dira. Hemen parte hartzeko animaliak hiru urte izan behar ditu eta urte bukaeran ematen da izena, hurrengo urtean kalifikatzeko.

  • Liburu genealogikoko datuak gestionatu: urtero estaltze eta jaiotza ziurtagiriak banatu eta jasotzen dira. Hauekin, baimendutako zaldiek zein estalketa egiten dituzten eta jaiotzen diren moxalen datuak biltzen dira, horrela urteroko rekria dakigu. Liburu genealogikoa itxita dagoenez, aita-ama ezezagunak dituzten animaliak, 2005. urtearen ondoren mikrotxipatuta badaude, hiru urte dituztenean kalifikazioa gainditzen badute, Liburu auxiliarrean sartuko lirateke.

  • Zaldi parada antolatu: Foru Aldundiarekin batera, zaldi paradak antolatzen dira. Foru Aldundiak lur sailak uzten dizkigu eta bertan zaldia jartzen du, bertara eskaera egiten duten bazkideek behorrak eramaten dituzte eta odol trukaketa egiten da.

  • Botika kanpaina: urteko botikak aukeratzen dira eta nahi duten bazkideek parte hartzen dute.

  • Txapelketa eta erakusketak: pottoka arrazaren promozioan Gipuzkoako Txapelketa antolatzen da. Animali hauek Euskadiko txapelketan ere parte hartzen dute, txapelketa hau hiru lurraldeetan txandatuz egiten da. Zumarragan antolatzen den Santa Lutzi ferian ere parte hartzen da.

  • Laguntzak: Pottoka arrazak jasotzen dituen laguntzen tramitaziorako ziurtagiriak bete.

  • E.PO.FE.: Euskadi mailan Pottoka hazleen artean dagoen federazioarekin elkarlana.