Nekazaritza sektorearen
aholkularitzan espezializatua den enpresa
Honako zerbitzu hauek eskeintzen ditu:
Arrazaren ezaugarriei buruzko ikerketak eta azterlanak egin (ezaugarri morfologikoak, etologikoak, genetikoak, etab...) eta lortutako emaitzak dagozkien alorretan zabaldu.
Arraza horretan gelditzen diren ale garbienak bilatu eta hautatu.
Ekoizpen kontrolak egin.
Galdutako edo galtzeko zorian dauden ezaugarriak berreskuratu xurgatze teknikak erabiliz eta gurutzaketa egokienak egin.
Material genetikoa gorde elkarteko kideen artean eta helburu bera duten beste elkarteen artean banatu.
Animali hauen ezaugarrien eta egoeraren berri ematea eta beren balioaren kontzientzia zabaltzea (erakusketa, lehiaketa, feria, bideo, liburuxka, web orri, komunikabide, natura eskola, ikastetxe, eta abarrez baliatuz).
Euskal oiloa hegazti arrazaren alde eta arraza hobetzeko proiektuetan lan egiten duten Euskal Herriko beste elkarte batzuekin eta beste entitate profesionalekin batera jardun.