Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

EAEko abeltzaintzako ustiategietarako aldi baterako laguntzak 2021eko ekitaldirako

Laguntza honen xedea, EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien sektoreetan abeltzaintza-jarduerari eusteko aparteko laguntzen 2021eko ekitaldirako deialdia arautuko duten oinarri arautzaileak ezartzea da, ustiategi horiei laguntzeko eta, horrela, ustiategi horiek Covid-19arengatik izaten ari diren merkatu-zailtasunak arintzeko.

 

 

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau indarrean jartzen den egunean hasiko da; amaitu, berriz, funtsak erabat agortutakoan amaituko da, edo, bestela, 2021eko azaroaren 19an.

 a) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.
– Aurrez aurre: eskabidea elektronikoki beteko da horretarako sortutako aplikazioaren bidez: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/120860 Jarraian, inprimatu egingo da eta, sinatu ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkeztuko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, bat etorriz apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoarekin).
– Bide elektronikoa: euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira eskabideak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/120860
Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.


b) Pertsona juridikoek bide elektronikoak erabiliko dituzte eskabidea aurkezteko euskadi.eus egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/120860

 

informazio gehiago