Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetan sartzeko laguntzen 2020ko deialdia

Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 41 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko.


Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, ustiategiak martxan jartzeko laguntzak ematea.

 

2016ko maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretuak, 2017ko abenduaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuak,  abenduaren 11ko 29/2018 Foru Dekretuak eta abenduaren 3ko 53/2019 Foru Dekretuak aldatuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiei laguntzak ematekoak: dirulaguntzak nekazaritza ustiategietako inbertsioetarako eta nekazari gazteek enpresak sortzeko, III. kapituluan arautzen ditu laguntza horien zenbatekoak eta beharkizunak.

 

Aipatu laguntza,  gehienez 70.000 euroko prima bakarra izango da.

 

Laguntza eskaerak Nekazari Gaztearen Bulegoan aurkeztu beharko dira (ustialekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan), deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik hasita 2020ko urtarrilaren 17ra bitarte, biak barne.

 

 

informazio gehiago