Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetan sartzeko laguntzen 2016ko deialdia

Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 41 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko.


Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, ustiategiak martxan jartzeko laguntzak ematea.

 

2016ko maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiei laguntzak ematekoak: dirulaguntzak nekazaritza ustiategietako inbertsioetarako eta nekazari gazteek enpresak sortzeko, III.
kapituluan arautzen ditu laguntza horien zenbatekoak eta beharkizunak.

 

Aipatu laguntza,  gehienez 70.000 euroko prima bakarra izango da.

 

Laguntza eskaerak Nekazari Gaztearen Bulegoan aurkeztu beharko dira (ustialekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan), deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik hasita 2016ko ekainaren 30era bitarte, biak barne.

 

 

informazio gehiago