Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetan sartzeko laguntzen 2015eko deialdia

Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 40 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko.

Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, instalatzeko egindako gastuei eta hartutako maileguei erantzuteko laguntzak ematea.

 

2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituenak, I. tituluko III. kapituluan arautzen ditu laguntza horien zenbatekoak eta beharkizunak. Aipatu laguntzek bi osagai hauek dituzte: Batetik, inbertsio eta gastuei aurre egiteko hartutako maileguetan interesen hobari bat, gehienez ere 25.000 euroko balio kapitalizatua izango duena; eta, bestetik, gehienez 25.000 euroko prima bakarra.

 

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea: Nekazaritza eta ingurumeneko diru laguntza eskaeraknekazaritza ustialekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan formaldu beharko dira, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik 2015eko uztailaren 10 arte.

 

 

informazio gehiago