Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak onartu ditu jarduera ekologikoari heltzen dioten baserritarrentzat

Onartu diren laguntzak,nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoarekin hasi nahi duten baserritarrentzat izango dira. Programak 112.000 euro izango ditu.

Diruz lagungarriak izango dira makinaria, negutegiak, ureztatzeko sistemak, lurrak prestatzeko lanak, aholkularitza gastuak. Lurren alokairua ere izan daiteke diruz lagungarria, betiere kasuaren arabera.

 

 

Onuradunek 18 urtetik gora eta 60tik behera izan behar dituzte, eta Nekazaritza Ekologikoaren Operadoreen Erregistroan eta EAEko dagokion Kontseiluan izena emanda egon behar dute. Orobat, baldintza batzuk bete beharko dituzte: esaterako, kualifikazio jakin bat izan beharko dute, ikastaroak egin beharko dituzte, eta bi urte baino lehen autonomotan izena eman beharko dute.

Laguntza ildo honen helburua nekazaritza iraunkorrago bat sustatzea da. Horrez gain, gero eta handiagoa den produktu ekologikoen eskaerari erantzun egoki bat eman nahi zaio. 

 

Gehiago