Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Nekazaritza eta abeltzaintza gaietako prestakuntza beken deialdia

Beka horien bitartez nekazaritza ikasketak berriki amaitutako ikasleak lehenengoz lanposturatzen lagundu nahi da, baita nekazaritza eta abeltzaintza proiektuak babestea, ekimena eta exekuzioa bi sexuetako nekazari gazteen kargura izanik, hori guztia, gazteak landa eta nekazaritza esparruan sartzea bultzatzearren

 

Beken onuradunak Euskal Autonomian kokatutako Nekazaritza Eskoletako ikasleak izan daitezke, 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 92. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen ba dituzte.

 

Bekak eskuratzeko eskaerak 2014ko apirilaren 30 arte aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro propioetan nahiz erregistro itunduetan, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak.

 

Informazio gehiago